Arrauna
La Caixa Bandera
Hondarribiak, bandera eta lidergoa
Erredakzioa
Ama Guadalupekoa izan da nagusi Pasaiako uretan jokatutako proban. Kaiku izan da bigarren eta Orio hirugarren.
Hondarribiak irabazi du La Caixa Bandera, eta San Miguel Ligako lidergoan kokatu da. Kaiku izan da bigarren eta Orio hirugarren, hurrenez hurren.
Haizea dela eta, uretan kokatutako publizitatea askatu egin da eta proba atzerapenarekin hasi da. Lehen txandako traineruek enbataren ondorioak pairatu dituzte. Sailkapen nagusian, Ama Guadalupekoak eta Oriok puntu berdinak dituzte (63) eta Kaikuk 55 ditu, hirugarren postuan.
Euskotren Ligako garaipena Hibaikarentzat izan da, San Juanen aurretik. Meira sailkatu da hirugarren eta Zumaia laugarren.
La Caixa Banderaren sailkapena:
Hondarribia 19:31.52
Kaiku 19:34.56
Orio 19:42.36
Cabo da Cruz 19:48.92
Tiran 19:53.98
Portugalete 19:55.70
San Juan 20:05.22
Zierbena 20:08.86
Urdaibai 20:38.08
Astillero 20:44.22
San Pedro 20:51.22
Pedreña 21:42.04
Sailkapen nagusia:
Hondarribia 63
Orio 63
Kaiku 55
Tiran 41
Cabo 35
Zierbena 35
San Juan 34
Portugalete 32
Astillero 24
San Pedro 22
Pedreña 5
Urdaibai -37