Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Espainiako Txapelketa

Urdaibaik irabazi du Espainiako Traineru Txapelketa

Erredakzioa

Bermeoko trainerua gailendu da Castroko uretan, Kaikuren aurkako lehia estuan, eta bigarrenez irabazi du txapelketa.

1:07

Urdaibaik irabazi du, bigarrenez historian, Espainiako Traineru Txapelketa, Castro Urdialesen (Kantabria). Bermeokoek alde nahikoarekin egin dute ohorezko txanda, baina alde txikiarekin irabazi diote, azkenean, Kaikuri.

Ohorezko txanda, Kaiku, Orio, Portugalete eta Urdaibairekin, berdintasun askorekin hasi da. Lehenengo ziabogan, aldiz, lauzpabost segundoko aldea atera du Urdaibaik.

Kaikuk baino ez du 'Bou Bizkaia'ren erritmoa jarraitu, eta tartea gutxitu ahal izan du azken luzean, buakerara lehia estu batean heltzeko. Azkenean, Urdaibaik irabazi du Espainiako txapelketa, bigarrenez Castron.

Kontsolazio txanda, irteera baliogabe baten ostean errepikatu beharrekoa, Hondarribiak irabazi du, nagusitasunez, Pedreña, Astillero eta San Pantaleonen aurka.

Ohorezko txanda

1. Urdaibai 19.30:93
2. Kaiku 19.32:35
3. Orio 19.40:52
4. Portugalete 19.41:19

Kontsolazio txanda

1. Hondarribia 19.58:21
2. Pedreña 20.19:56
3. Astillero 20.27:25
4. San Pantaleón 22.31:46