Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

San Miguel Liga

Hondarribiak Moañako Bandera irabazi eta lidertza sendotu du

San Miguel Ligako liderrak bi segundo atera dizkio bigarren izan den Oriori. Estropada bikaina eta lehiatua eskaini dute bi taldeek.

1:12

Hondarribiak irabazi du Moañako Bandera eta garaipena lortzeaz gain, San Miguel Ligako lidertza sendotu du. Espainiako Txapelketan kale egin zuten hondarribiarrek, baina larunbat honetan mendekua hartu dute.

Orio izan da Hondarribiaren aurkari nagusia Vigoko uretan. Estropada oso parekatua eta lehiatua izan da, eta ez da azken metroetara iritsi arte erabaki. Bi segundoko aldea atera dio Hondarribiak Oriori helmugan. Horrenbestez, Hondarribia da San Miguel Ligako liderra 108 punturekin eta Orio da bigarren sailkatua, 102 punturekin.

Kaikuk hirugarren postua lortu du Moañako Banderan, helmuga Hondarribiarengandik zazpi segundora pasa ostean, eta Cabo da Cruzek eman du ezustekoa estropada laugarren postuan bukatuta. Galiziarrek bigarren txanda irabazi dute, eta lehen txanda irabazi duen Urdaibai gainditzea lortu dute. Bermeoko taldeak bosgarren bukatu du.

Moañako Banderako sailkapena:

.1. Hondarribia 20.31:74

.2. Orio 20.34:10

.3. Kaiku 20.39:34

.4. Cabo da Cruz 20.52:78

.5. Urdaibai 20.57:67

.6. Tiran 21.02:18

.7. Portugalete 21.08:02

.8. Astillero 21.13:65

.9. San Juan 21.14:90

10. Zierbena 21.22:22

11. San Pedro 21.40:93

12. Pedreña 21.48:67

San Miguel Ligako sailkapen nagusia:

1. Hondarribia Orsa 108 puntu

2. Orio Babyauto 102 puntu

3. Kaiku Ambilamp 90 puntu

4. Cabo 61 puntu

5. Tiran Pereira 61 puntu

6. San Juan Iberdrola 59 puntu

7. Portugalete Eulen 58 puntu

8. Zierbena Bahías Bizkaia 53 puntu

9. Astillero 41 puntu

10. San Pedro Ecolmare 38 puntu

11. Pedreña 9 puntu

12. Urdaibai Avia 4 puntu

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Arrauna