Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

1.600 eta 800 euro

TKEk Kaikuko patroia eta presidentea zigortu ditu

Erredakzioa

Erabakia Getxoko Ikurriñan gertatutakoagatik hartu du epaileak. Kaikuren arabera, epailearen ontziak traba egin zion egun horretan 'Bizkaitarra'ri eta klubeko ordezkariak kexu agertu ziren.

  • Kaiku. Argazkia: EFE

    Kaiku. Argazkia: EFE

Albisteak (1)

TKEek Asier Zurinaga Kaiku patroia eta Jose Manuel Monje klubeko presidentea zigortzea erabaki du Getxoko Ikurriñan, uztailaren 26an, gertatutakogatik. Kaikuren arabera, epailearen ontziak traba egin zion egun horretan 'Bizkaitarra'ri eta klubeko ordezkariak kexu agertu ziren.

TKE-ren oharra:

TKEko Diziplina epaileak hurrengo zigorrak ezartea erabaki du:

a)   Asier Zurinaga jaunari, Kaiku patroiari, 800 euroko isuna jartzea ACTko arau hauste batengatik e) 14. artikuluan. Hau da, kirolez kontrako jarduera edo ekintza bat sustatzeagatik.

b)   Asier Zurinaga jaunari, Kaikuko patroiari, 800 euroko isuna jartzea ACTko arau hauste batengatik f) 14. artikuluan. Hau da, ACTren kontrako ekintzak edo adierzpenak egitea, bai bere zuzendariei edo elkartearekin zerikusirik daukan edozein pertsonaren kontra.

c)     Jose Manuel Monje jaunari, Kaikuko presidenteari, 800 euroko isuna jartzea ACTko arau hauste batengatik e) 14. artikuluan. Hau da, ACTren kontrako ekintzak edo adierazpenak egitea, bai bere zuzendariei edo elkartearekin zerikusirik daukan edozein pertsonaren kontra.

Zigortutako gertaerak, Getxoko XXXVI. Ikurrina, uztailaren 26an, izan ziren. Esan beharra dago, Kaikuk epailearen ebazpenaren aurka helegitea aurkeztu dezakeela.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Arrauna