Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Asteburu honetan

Zarauzko Bandera, San Miguel Liga bideratzeko abagunea

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

24 puntu eta bandera bakarra, horixe da egutegiko proba berezienak duen ezaugarri nabarmenetako bat, eta hortaz, horixe erronka nagusia izateko bultzada.  

  • Arrauna. Argazkia: EITB

Asteburu honetan, Zarauzko 38. Bandera jokatuko da, alegia, egutegiko proba berezienetako bat. Aurton, gainera, San Miguel Liga bideratzeko abagune bikaina izan daiteke, Hondarribiak 24 puntuak eskuratuz gero, txapelketa bere egingo lukeelako.

Herri gipuzkoarreko probak desberdintasun nabarmena du beste proba batzuekiko, izan ere, asteburu osoan bandera bakarra jokatzen da, eta beraz, jardunaldi bietan puntu gehien eskuratzen duen taldeak irabaziko luke. Gainera, puntu banaketa bikoitza ere egingo da.

Orotara, denboraldi honetan, hamaika bandera jokatu dira jada eta oraindik ere, zortzi daude jokatzeke. Hala ere, Hondarribiak ez du denbora galdu nahi izan eta une honetan, 13 puntuko aldea ateratzen dio Urdaibairi, sailkapeneko bigarrenari. Beraz, bermeotarrek balentria egin beharko dute gipuzkoarren bolada onari aurre egin ahal izateko.