Arrauna
TKE
Arrauna: 2010ko San Miguel Ligako egutegia onartu da
Erredakzioa
Denboraldia Bilbon hasiko da uztailaren 3an eta azken Bandera Portugaletekoa izango da irailaren 19an.
Martxoaren 20an ACT elkartearen urteko hirugarren Batzar Orokorra egin da, eta elkarteko kide diren klub guztiek parte hartu dute batzarrean.
Batzar Orokorrean gai hauek nabarmendu dira:
·2010 urteko aurrekontuaren onarpena. 490.000 eurokoa izango da. Aurrekontu horretan ez dira sartzen estropada bakoitzean banatzen diren diru sariak. Diru sarrerei dagokionez, elkarteak 500.000 euro biltzea aurreikusi du, bere babesle nagusiek, kolaboratzaileek eta estropadetako babesleek jarriko duten dirutza aintzat hartuz: San Miguel, Caja Madrid eta Euskotren babesle nagusiei dagokionez, Reta, Endesa eta Euskolabel kolaboratzaileei dagokionez, eta Bilbo, Telefonica,, Zarautz, Getxo eta El Corte Ingles estropadetako babesleei dagokionez.
2010ko San Miguel Ligako egutegiaren onarpena:
UZTAILA
3 Bilbao 4 Bandera Telefónica (Donostia)
10 Pedreña 11 Kaiku (Portugalete)
17 Moaña 18 Galicia
24 Pasajes San Juan 25 Pasajes San Pedro
31 Getxo
ABUZTUA
1 Zumaia
14 Zarautz 15 Zarautz (Bi jardunaldiko Bandera)
21 Kaiku (Portugalete) 22 Hondarribia
28 Orio 29 Castro
IRAILA
18 Bermeo 19 El Corte Inglés (Portugalete)
2010ko Euskotren Ligaren onarpena:
UZTAILA
10 Pedreña 11 Astillero
17 Moaña 18 Galizia
31 Getxo
ABUZTUA
1 Zumaia
14 Zarautz 15 Zarautz (Bi jardunaldiko Bandera)
Kataluniako Emakumezkoen arraun selekzioak Euskotren Ligan parte hartzeari uko egin dio, arrazoi ekonomikoengatik. Kantabriako selekzioak hartuko du haien lekukoa, eta Bizkaia, Gipuzkoa eta Galiziakoekin batera lehiatu.