Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Kontxako Bandera

Hibaikari eutsi dio San Juanek, eta Kontxako Bandera irabazi du

M. D. | eitb.eus

Emakumezkoen bandera eskuratu du Pasaiako traineruak, Hibaikak txanda irabazi duen arren. Lehen jardunaldian lortutako aldeari esker atera dira garaile 'Batelerak'.

2:58

San Juanek hirugarren Kontxako Bandera eskuratu du jarraian, emozioz beteriko bigarren jardunaldian. Hibaikak amaierara arte jo du eta garaile irten da ohorezko txandatik, baina Pasaiakoek lehen jardunaldian lortutako abantaila aprobetxatu dute azken garaipena eskuratzeko.

San Juan buruan zela hasi da bigarren jardunaldia, Hibaika baino 2 segundo aurretik, eta Orio 3 segundora zuela. Ziabogatik ere horrela irten dira.

Hala ere, bigarren luzean, Hibaikak hortzak erakutsi ditu, eta San Juan aurreratu du, egunari emozioa jarrita. Baina aldea ez da nahikoa izan Erreneriako traineruarentzat, eta San Juanek gutxigatik irabazi du Bandera.

KONTXAKO BANDERAREN SAILKAPENA

1. San Juan 21:25.14

2. Hibaika +1.44

3. Orio +13.58

4. Cabo +58.96

5. Zarautz-Geratia + 1:04.28

6. Arraun lag. + +1:22.56

7. Deustu +1:23.58

8. Hernani +1:32.63