Arrauna
Moaña
TKE San Miguel Liga Galiziara doa
Erredakzioa
Galiziako urek hartuko dituzte asteburuko bi estropadak. Larunbatean Mar de Moaña Bandera eta igandean AFAMO Bandera.
TKE&' || 'nbsp;San&' || 'nbsp;Miguel&' || 'nbsp;Ligak eta Galiziak bat egingo dute asteburu honetan bosgarren eta seigarren estropada puntuagarriak lehiatuko baitira bertako uretan,&' || 'nbsp;Moañan, hain zuzen ere. Larunbatean&' || 'nbsp; XXVIII. Mar de Moaña Bandera (18:00etan) eta igandean&' || 'nbsp;AFAMO&' || 'nbsp;Bandera&' || 'nbsp;(12:00etan). Estropadok ETB-1en, ETBsat-en eta eitb-com-en jarraitu ahal izango dira zuzen-zuzenean.
San Miguel Ligako bigarren asteburuak sailkapen parekatua utzi zuen Orio eta Pasai Donibaneren artean. Pasaitarren asteburu bikainak du horren errua. Urdaibai eta Astillero ere bultzaka datoz, denboraldiko lehen banderak irabazi ostean. Moañako hitzordua berezietan bereziena izango da etxeko ontziko kideentzat, Tirango arraunlarientzat. Euren zaleen aurrean egingo dute arraun, eta behingoz hirugarren txandatik irten eta bigarrenean sartzen ahaleginduko dira, ontzi indartsuenengana hurbiltzeko.
Euskotren Ligarekin hitzordua
Asteburu honetan&' || 'nbsp;Euskotren Liga ere lehiatuko da, denboraldiko hirugarren eta laugarren estropadak, hain zuzen ere. Gipuzkoa, Bizkaia, Kantabria eta Galizia ariko dira lehian. Larunbatean 17:30ean eta igandean 11:30ean.