Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Hitzordua Gipuzkoan

San Miguel TKE Liga: Pasai Donibanetik Pasai San Pedrora

Erredakzioa

Larunbatean (17:30ean) zaleen epelean egingo du arraun San Juanek eta igandean Kofradiaren Ikurriñako XVI. Ekitaldia jokatuko da Pasai San Pedron.

San Miguel Ligak Pasai Donibanera egingo du jauzi larunbatean, arraun tradizio handiko herria, eta Koxtape klubaren jaioterria. San Juan Iberdrolak urte batzuk eman ditu elitetik urrun, baina itzuli da onenen albora, eta nola gainera. San Juan San Miguel Ligako bigarren trainerua da, eta Orio bakarrik du gainetik. Datu horrek bere kabuz erakusten du San Juan elitean dagoen lehen urtean egiten ari den lan bikaina. Esatea ere beharrezkoa ez. Denboraldiko hitzordu garrantzitsuenetakoa da larunbatekoa San Juanentzat. Bere zaleen epelean egingo duelako arraun, eta lehiaketa hasi aurretik egin ziren aurreikuspen guztiak gainditu dituelako. Larunbateko estropada ligako zazpigarrena estropada puntuagarria izango da eta 17:30ean hasiko da.

San Miguel Ligako emozioa auzoz auzo ibiliko da asteburuan. Ertzetik ertzera. Arraunaren karabanak 200 metro eskaseko jauzia egingo du igandean, Pasai Donibanetik Pasai San Pedrora. Kolorea aldatuko da. Donibaneko arrosatik San Pedroko morera. Larunbat arratsaldeko ohiko estropada formatutik igandeko eguerdiko erlojupekora. San Pedrok KOFRADIAREN IKURRINAKO XVI. Ekitaldia antolatuko du, San Pedroko arrantzaleen kofradiak babestuta. Hitzordua eguerdiko 12:00 etan da, eta ontziak lau ontziko hiru txandatan abiatuko dira. Guztiak minutu bateko tartean, bost minutukoa txanden artean.