Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

'Dream team'

Kaiku, garaitezina bere arraunlari onenekin

Erredakzioa

Kortak prestatzen duen koadrila, kupoen mugarik gabe, lehiatu dituen sei txapelketak irabazi ditu: 2009 eta 2010eko Bizkaiko eta Euskadiko txapelketak, eta iazko Espainiakoa eta Kontxako Bandera.

SDR Kaiku elkarteak Espainiako txapelketaren titulua defendatuko du Pedreñako uretan. Bertara, bere 14 arraunlari onenak eramango ditu. 14kote horrekin jokatu dituen azken bederatzi estropadak irabazi ditu Sestaoko klubak.

Miguel Ángel Ruiz, Javier Pérez, Federico Steindl, Luciano Prego, Leandro Salvagno, Ángel Mari Rodriguez, Benito San Martín, Óscar Andrés Medina, Aitzol Arrizabalaga, Iñaki Errasti, Gentza Zubiri, Iker Pascual, Óscar Gómez eta Asier Zurinaga lemazainak osatzen dute hamalaukote garaitezina.

Jose Luis Kortak prestatzen duen koadrila, San Miguel Ligako kupoen mugarik gabe, lehiatu dituen sei txapelketak irabazi ditu: 2009 eta 2010eko Bizkaiko eta Euskadiko txapelketak, eta iazko Espainiako Txapelketa eta Kontxako Bandera.

2009ko Espainiako Txapelketan, ''Bizkaitarra''k aurreneko jardunaldia eta finala irabazi zituen, eta Donostiako estropadan sailkapena eta Banderaren bi estropadetan garaile atera zen.

Hamalau arraunlari hauek izango dira Kaikuk jarriko dituena asteburu honetako Espainiako txapelketa irabazteko helburuarekin.

Kaikuk arraunlari hauekin irabazitako txapelketak:


2009/07/15 Bizkaiko Txapelketa Urdaibai +13
2009/07/31 Euskadiko Txapelketa Hondarribia +8
2009/8/8 1. jard. Espainiako Tx. Astillero +7
2009/9/9 2. jard. Espainiako Tx. Pedreña +2
2009/9/3 La Kontxa sailkapena Urdaibai +16
2009/9/6 1. jard. Kontxako B. Castro +5
2009/9/13 2. jard. Kontxako B. Castro +17
2010/7/21 Bizkaiko Txapelketa Urdaibai +10
2010/7/28 Euskadiko Txapelketa Orio +11