Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

San Miguel TKE Liga

Orio nagusitu da Zarauzko Banderaren lehen ihardunaldian

Andoni Beldarrain

Erredakzioa

Segundo bakarreko abantaila du bigarren izan den Castrorekiko. Igandean erabakiko da Banderaren irabazlea. Astillero izan da hirugarren eta Kaiku laugarren.

Orio nagusitu da Zarauzko Banderaren lehen ihardunaldian Castrori segundo bakarreko aldea aterata. Iganderako abantaila txiki hori izango dute oriotarrek eta igandean bertan erabakiko da Bandera nork eramango duen gaurko denborak kontutan hartuko direlarik.

Nahiz eta gaur Bandera ez irabazi, Oriok San Miguel Ligako sailkapen orokorrerako oso garrantzitsuak diren hamabi puntu lortu ditu. Oriok 20:54,43ko denbora ezarri du eta segundo bakarra atera dio bigarren izan den Castrori (20:55,82). Gipuzkoarrak hirugarren txandan lehiatu dira eta kantabriarrak bigarrenean.

Bigarren txanda izan da gaitera emozio gehien izan duena. Castro eta Astillero parean iritsi dira helmugara eta epaileek bideo-finisha erabili behar izan dute nork irabazi duen jakiteko. Astillero hirugarren izan da (2. postua bigarren txandan) 20:56,04ko denborarekin. Laugarren postua Kaikurentzat izan da 21:05,10ko denborarekin.

Estropadako sailkapena:

1 Orio Amenabar 20:54,43
2 Naturhouse Castro 20:55,82
3 Astillero 20:56,04
4 Kaiku Ambilamp 21:05,10
5 Urdaibai Umpro Avia 21:06,39
6 Pedreña 21:08,10
7 Hondarribia Orsa 21:10,70
8 San Juan Iberdrola 21:29,37
9 Zumaia Altuna y Uria 21:30,12
10 San Pedro Ecolmare 21:39,64
11 Tirán Pereira 21:58,17
12 Zarautz Inmob. Orio 22:11,50

Sailkapen nagusia:

Orio Amenabar 114 puntu
2 Urdaibai Umpro Avia 108
3 San Juan Iberdrola 91
4 Pedreña 81
5 Naturhouse Castro 81
6 Astillero 78
7 Tirán Pereira 77
8 San Pedro Ecolmare 66
9 Kaiku Ambilamp 62
10 Hondarribia Orsa 59
11 Zumaia Altuna y Uria 29
12 Zarautz Inmob. Orio 12