Publizitatea
Itxi

Arrauna

Arrauna

2017/07/02

13:33

Arrauna

Eusko Label Liga

Oriok ezustekoa eman du Sestaoko Banderan

Agentziak | Erredakzioa

Gipuzkoarrak onenak izan dira Portugaleteko uretan jokatutako estropadan. Tiran lehen txandako irabazlea bigarren izan da, Urdaibai hirugarren eta Hondarriba laugarren.

1:30
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Orio nagusitu da Sestaoko XVI. Banderan, Bilboko itsasadarrean jokatutako estropadan. Gipuzkoarrek ezustekoa eman dute, baita Tiranek ere, bigarren eginda, eta Eusko Label Ligako bigarren jardunaldiko aurreikuspen guztiak apurtu dituzte.

Oriotarrak Urdaibai eta Hondarribia faborito nagusiei gailendu zaizkie, larunbateko lehen jardunaldien haien atzetik amaitu ostean.

Baina ezustekorik handiena Tiranen bigarren postua izan da. Lehen txandan nagusitu da, eta bigarren denborarik onena egin du lehen kaletik joanda.

Lehen txanda  horretan ez da euskal trainerurik izan: Tiranez, gain, Cabo, Ares eta Astillero lehiatu dira, eta ordena horretan amaitu dute txanda.

Bigarrenean, hasierako postuak ez dira aldatu: San Juan izan da onena, San Pedroren, Ondarroaren eta Zierbenaren aurretik.

Ohorezko txandan, berriz, Oriok aldea zabaldu du bigarren luzean, eta Urdaibaik eta Hondarribiak ezer gutxi egin ahal izan dute abantaila hori iraultzeko.

Ontzi horiaren garaipena argia izan da.

 


t="utf-8">
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena