Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Kiroljokoa Kontxan

Apustuak, Kaikuren eta Getaria-Tolosaren alde

Erredakzioa

Kaikuren garaipenak 1,50 euroko saria du; Donostiarrarena, 990 euro! Emakumezkoetan, Getaria-Tolosa da faboritoa eta bere garaipenak 1,50 euro ematen ditu.

Larunbatean jokatuko da emakumezkoen sailkapen estropada eta bertatik irtengo dira igandean Banderagatik borrokatuko duten lau traineruak. Getaria-Tolosa da faborito Kiroljokoako apustuetan, Galicia Rianxeira eta Zumaia Kiroljokoak jarraituta.

Gizonezkoen Banderarako, Kaiku faborito izaten jarraitzen du Kiroljokoako apustularien artean, Urdaibaik jarraituta eta urrutiago, San Juan eta Orio aurkitzen direlarik.

Kiroljokoa

Kiroljokoak, hirugarren urtez Kontxako Banderako laguntzaile ofiziala dena, arrauneko olinpiadaren inguruko apustu aukera zabala prestatu du. Ohiko apustuez gain (txanda bakoitzeko lehen eta bigarren sailkatuen ordena eta estropadako lehen sei sailkatuen ordena), Kiroljokoak beste hainbat proposamen berezi egiten ditu, adibidez, txanda bakoitzeko traineruen arteko segundu aldea asmatzea.