Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Epaitegietara?

Jose Luis Kortak Urdaibairen pazientzia agortu du

Jon Lopez

Erredakzioa

Kortaren akusazioek Urdaibaikoen pazientzia agortu dute eta Urdaibaiko presidenteak "epaitegietara" joko dutela esan du.

Jose Luis Kortak Urdaibai nekatzea lortu du. Kaikuko entrenatzaileak etengabe dopin-akusazioak egiteak sutan jarri ditu Kontxako irabazleak.

Polemikaren garra ez da itzali, eta datozen egunotan ez da itzaliko. Estropada amaitu bezain laister hasi zen polemikaren hamaikagarren kapitulua. Porrot mingarriaren ostean, eta lehiaren beroaldiarekin, Kortak bere lehenengo akusazioa egin zuen Jose Manuel Franciscoren aurka, aurreko astean jaurtitakoak sakonduta.

Ondoren, arraunlariak uretatik irten eta Aquarium inguruan zeudela, Kortak aurretik esandakoa errepikatu besterik ez zuen egin: "Hau ez da serioa, legezko leku batean emaitza bestelakoa zatekeen", esan zuen Ortazaikakoak.

Artean, Urdaibaikoak ospakizunetan murgilduta zeuden eta bere entrenatzaileak, Jose Manuel Franciscok, ez zuen Kortaren amua harrapatu nahi izan. "Kortak egiten duena bere arazoa da, nik bakarrik esan behar dut irabazten eta galtzen jakitea beharrezkoa dela kirolean", esan zuen Bermeokoen prestatzaileak.

Gauak ez zuen, antza, Kortaren burua hoztu. Biharamunean Radio Euskadiri eginiko elkarrizketan barruak hustu zituen Ortzaikako entrenatzaileak eta aurreko egunean baino gogorrago jo zuen Jose Manuel Franciscoren aurka. "Nik lasai egiten dut lo, arraunlari bat ospitalera bidaliko dudan beldurrik gabe", esan zuen Jose Luis Kortak.

Era berean, aurrekariak gogorarazi zituen. "2003an hasi nintzen gauza hauek esaten. 2006an atera zen afera. 2008an morfinarekin positiboak eta ez da deus gertatzen. Estropada baten ostean arraunlariak ospitaleratuta. Zer gertatu behar da? Emakumezen kontrako indarkeria kasuekin gertatzen denaren parera iritsi behar al gara? Ezin al dira gauzak lehenago konpondu?"

Berba horiek Urdaibaikoen pazientzia agortu dute. Josu Zabalondo Urdaibai&' || 'nbsp;Bermeoko presidenteak adierazi dutenez, "Kortak bide horretatik jarraitzen badu, epaitegietara joko dugu".

Gainera, Jose Luis Monje Kaikuko presidenteari "mesedez" eskatu dio, Kortaren akusazioak eta horiek piztu duten soka luzea eteteko.

Monjek polemika baretzearen aldeko hautua egin du eta, hedabide batzuek kaleratutakoaren arabera, karguan jarraitu nahi badu, jendaurrean dopin-akusazioak egiteari uzteko eskatu dio Jose Luis&' || 'nbsp;Kortari.&' || 'nbsp;

"Hasieran esandakoari eusten diot. Jose Luis Kortaren adierazpenak dira, ez Kaikurenak, eta norbera da esaten duenaren erantzule. Kaikuk, uneoro, Urdaibaiko arraunlariak zoriondu ditu", esan du Monjek Noticias de Gipuzkoak jasotako adierazpenetan.

Amaiera zaila duen istorio baten beste kapitulu bat izan da. Kortaren akusazioek sortutako soka luzea, baina, ez da berehala desagertuko.
&' || 'nbsp;

&' || 'nbsp;