Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Gaur, zuzenean

Itsasoaren egoerari begira sailkatze estropadan

eitb.eus

Arratsaldeko 17:30ean emakumezkoen estropada jokatuko da eta 18:00etan gizonezkoena. ETBk eta etib.eus-ek zuzenean eskainiko du.

2:00

Gau jokatuko da Kontxako Banderarako sailkatze estropada, arratsaldeko 17:30ean emakumezkoena eta 18:00etan gizonezkoena jokatuko da.

Guztira 24 traineruk hartuko dute parte bi multzo ezberdinetan banatuta eta zazpi txartel izango dira jokoan igandean Donostiarrarekin batera lehen jardunaldiko estropadan parte hartzeko.

Urdaibai, Hondarribia, Orio eta Kaiku dira faborito nagusienak, ondoren Zierbena eta San Juan egon beharko lirateke eta geratzen den lekua Tiran, San Pedro eta Santurtzi traineruen artean egon daiteke jokoan.

ETBk eta etib.eus-ek zuzenean eskainiko dituzte estropadak.

PARTE-HARTZAILEAK

A multzoa

1 Astillero Kantabria
2 Bermeo-Urdaibai Bizkaia
3 Cabo Coruña
4 Ares Coruña
5 Hondarribia Gipuzkoa
6 Kaiku-Producha Bizkaia
7 Ondarroa Bizkaia
8 Orio-Babyauto Gipuzkoa
9 San Juan-Sumelec Gipuzkoa
10 San Pedro Gipuzkoa
11 Tiran-Pereira Pontevedra
12 Zierbena-B. Bizkaia Bizkaia

B multzoa

1 Arkote Bizkaia
2 Puebla Coruña
3 Deusto-Bilbao Bizkaia
4 Getaria-Indaux-V.S. Gipuzkoa
5 Hibaika-Bit & Mina Gipuzkoa
6 Lapurdi Lapurdi
7 Lekittarra-Elecnor-BM Bizkaia
8 Mutriku Gipuzkoa
9 Santurtzi Bizkaia
10 Samertolameu Bizkaia
11 Zarautz-Navascal Gipuzkoa
12 Zumaia Gipuzkoa