Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Kontxako Bandera

Urdaibai eta Hibaika, faborito bi metroko olatuen artean

Agentziak | Erredakzioa

Bermeok 4 segundoko aldea dauka Hondarribiarekin; eta Hibaikak, 2koa San Juanekin. Kontxako Bandera, zuzenean ETB-1 eta eitb.eus-en.

Urdaibai, gizonezkoen estropadan, eta Hibaika, emakumezkoenean, faboritoak dira Kontxako Banderaren bigarren jardunaldian, sailkatze estropadan lortutako errentari esker. Bandera zuzenean emango dute, igandean 10:45etik aurrera, ETB-1en eta eitb.eus-en.

Bermeok 4 segundoko aldea dauka Hondarribiarekin eta ia 10ekoa Oriorekin. Garaipena lortzeko aukera gehien daukaten hiru trainerak dira.

Eguraldiak nabarmen gaiztotu dezake itsasoko borroka. Olatuak bi metro baino altuagoak izatea aurreikusten da. Traineruek ez dute akatsik egiteko tarterik izango, beraz.

Urdaibaik arraunaren olinpiadetako azken hiru edizioak irabazi ditu, eta azken zazpi urtetan bost bandera irabazi ditu. Eusko Label Ligan lider daude eta Espainiako txapelduna irabazi zuten. Azken estropadetan garaile irten dira.

Kontxako sailkatze estropadan, gainera, marka berria ezarri zuten: 18 minutu eta 53 segundo. Oriok zailago dauka, 10 segundora dagoelako, baina Hondarribiak Urdaibairengandik gertuago dago. Eusko Label Ligan hiru puntura dauzka liderrak. Kaiku ere ohorezko txandan dago.

Emakumezkoen estropadan, Hibaikakoak motibazioz beteta daude. San Juan 2 segundora dago, eta Orio, 10era.