Arrauna
Kontxako Bandera
San Juanek estropada irauli eta Kontxa irabazi du, Hibaikaren aurretik
Mikel Dominguez | eitb.eus
Erlojuaren kontra jokatu da estropada, itsasoaren egoeraren ondorioz. Olatuek izugarri zaildu dute arraunlarien lana Kontxako Banderaren bigarren jardunaldian.
San Juanek irabazi du 2017ko Kontxako Bandera, Hibaikaren aurretik. Bigarren jardunaldiko erlojupekoan onenak izan dira, eta Errenteriakoek sailkatze estropadan lortutako aldeari buelta eman diote.
Itsasoaren egoerak arraunlari guztien lana izugarri zaildu du, eta antolatzaileek proba erlojuaren kontra jokatzea erabaki dute, laugarren kaletik. Itsasoan, traineru guztiak olatuen aurreran oso indartsu aritu dira, bereziki ziabogan.
Hibaikak bi segundoko aldea lortu zuen lehen jardunaldian, baina San Juanek itsasoaren egoera aprobetxatu eta 14 segundo atera dizkio Hbaikari, azkenean, sailkapen orokorrean.
KONTXAKO BANDERAREN SAILKAPENA