Arrauna
14 estropada
2018ko Euskotren Ligako egutegia
Erredakzioa
Emakumeen ligak 14 estropada izango ditu aurten, iaz baino 6 gehiago. Txapelketa ekainaren 30ean hasiko da Sestaon eta abuztuaren 19an bukatuko da Zarautzen.
-
San Juan, 2017ko irabazlea. Argazkia: EFE
Traineruen Kluben Elkarteak (TKE) larunbat honetan jakitera eman du 2018ko Euskotren Ligaren egutegia. Emakumeen txapelketak 14 estropada izango ditu aurten, iaz baino 6 gehiago.
Euskotren Liga ekainaren 30ean hasiko da Sestaon eta abuztuaren 19an bukatuko da Zarautzen. Zarautzekoa jardunaldi bikoitza izango da, abuztuaren 18an eta 19an jokatuko delarik.
2018ko EuskotrenLigako egutegia:
Ekainak 30 Sestao
Uztailak 1 Petronor (Zierbena)
Uztailak 7 eta 8 A Coruña
Uztailak 14 Donostiarra (Donostia)
Uztailak 15 Caixabank (Castro Urdiales)
Uztailak 21 Pasaia
Uztailak 22 Orio
Uztailak 28 Getxo
Uztailak 29 Santurtzi
Abuztuak 11 Ondarroa
Abuztuak 12 Hondarribia
Abuztuak 18 eta 19 Zarautz