Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Traineruak

Orio nagusi Gipuzkoako Txapelketetan; Urdaibai eta Kaiku, Bizkaian garaile

Agentziak | Erredakzioa

Oriok txapelketa biak irabazi ditu, bai gizonezkoen maila eta baita emakumezkoena ere. Bizkain, aldiz, Urdaibaik eta Kaiku irabazi dute gizonezkoen eta emakumezkoen mailan, hurrenez hurren.

1:38
Orio, jaun eta jabe Gipuzkoan

Orio arratsaldeko garaile handia; izan ere, Gipuzkoako Txapelketa biak irabazi baititu. Bizkaian, bestalde, Urdaibaik irabazi du gizonezkoen mailan eta Kaikuk emakumezkoenean.

Gipuzkoan, Orio jaun eta jabe izan da eta bi txapelketak irabazi egin ditu.

Gizonezkoen mailan, lehendabiziko luzeetan parekotasuna izan da nagusi; hala ere, Oriok lasterketa osoa eman du buruan. Azkenean, hamabigarren titulua irabazi dute Oriotarrek, 10 segundoko aldearekin. Emakumezko taldeak, aldiz, lehendabizikoz irabazi dute Gipuzkoako txapelketa. Arraunlariek aise lortu egin dute garaipena, 20 segundoko errentarekin. Hondarribia izan da bigarren, eta Ibaika eta Zumaia bigarren eta hirugarren izan dira, hurrenez hurren.

Bizkaian, aldiz, talde ezberdinek irabazi dute emakumezko eta gizonezkoen txapelketa.

Gizonezkoen artean, Urdaibai izan da garaile eta berriro ere lortu du Bizkaiko txapelketa. Emakumezkoez mailan, berriz, Kaikuk irabazi du.