Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Euskotren Liga

Amaiera biribila eman dio Oriok Ligako garaipenari, Zarauzko Ikurrina eskuratuz

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Talde gipuzkoarrak Zarauzko bi jardunaldiak bere egin ditu estreinakoz historian, Ligako garaipena ospatzeko amaiera ezin hobea emanez aurtengo ibilbideari.

1:27
Orioko arraunlariak, garaipena ospatzen

Oriok ezin hobe ospatu du Euskotren Ligako garaipena. Traineru gipuzkoarra nagusi izan da Zarauzko uretan, asteburu honetan jokatutako bi estropadetan irabaziz eta Zarauzko Ikurrina bere eginez, Ligako azken jardunaldian.

Donostiako Arraun Lagunak traineruak lanak izan ditu estutzen, baina Oriok ez dizkio gauzak batere erraz jarri.

Igande honetan, abuztuak 18, Orio herriak omenaldi ederra eskainiko die Ligako txapeldunei ospakizun eder batekin burutuz egun handi hau. Bertan izango dira ere gizonezkoen traineruko arraunlariak.

Bestalde, Hondarribia play off-etan izango da mailari eusteko lehian Hibaika eta Zumaiarekin batera.