Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Camargon eta Bilbon

San Miguel Liga: Asteburu honetan, bi estropada puntuagarri

Erredakzioa

Bi proba garrantzitsu izango dituzte TKE Ligako trainerek. Faboritoek denboraldiko lehen bandera bilatuko dute larunbatean eta Nerbioi ibaian erlojupekoa jokatuko dute igandean.

Larunbatean Valle de Camargo bandera jokatuko da, denboraldiko lehen proba puntuagarria Bordeleko anabasa eta gero. Ontzi ezberdinek aurreneko aldiz euren indarrak neurtzeko aukera izango dute Kantabriako uretan. Camargoko trainerak iaz lortu zuen TKE Ligara igotzea eta zaleen aurrean lana ondo egin nahiko du.

Urdaibai, San Juan, Orio eta Kaiku dira faborito nagusiak urteko lehen ikurrina lortzeko. Igandean, San Miguel Liga Bilbora itzuliko da Nerbioi ibaian jokatuko den erlojupeko batekin.