Arrauna
Abuztuaren 13an eta 14an
San Miguel Liga: Jardunaldi bikoitza Zarautzen
Erredakzioa
Larunbatean 18:00etan hasiko da estropada eta igandean 12:00etan emango zaio hasiera lehiaketari.
-
Kaiku lidera la clasificación de la Liga San Miguel ACT. Foto: EFE
Asteburu honetan San Miguel TKE Ligako 13. jardunaldia burutuko da. Jardunaldi bikoitza izango dugu Zarautzen eta jokoan dago Zarutzeko XXXIV. Bandera. Larunbateko estropada 18:00etan hasiko da eta igandekoa, aldiz 12:00etan.
Bi jardunaldiak puntuagarriak izango dira sailkapen nagusirako, baina Banderaren irabazlea igandean jakingo da bi egunetako denboren batuketa eginda.
KAE-1 eta KAE-2 Ligak
Zarautzen burutuko da baita KAE-1 Ligako asteburu honetako estropada. Larunbatean 12:00etan jokoan egongo da Zarautzeko II. Bandera. KAE-2 Ligari dagokionez abuztuaren 15ean Castro Urdialeseko XXXIX. Bandera egongo da jokoan.