Arrauna
Arrauna
TKE Liga: Kaikuk irabazi du Zarautzeko Ikurriña
Erredakzioa
Sestaoko traineruak Zarautzeko bi jardunaldiak irabazi ditu erakustaldi paregabea emanez. San Miguel Liga lortzeko pauso handia eman du 'Bizkaitarra'k.
Kaiku erakustaldia eman du Zarautzeko bi jardunaldiak irabazteko. Sestaoko traineruak Zarautzeko XXXIV Ikurriña irabazi du estropadako marka autista. Bigarren jardunaldian Jose Luis Kortaren mutilek Hondarribia gainditu dute azken txanda. Hirugarren San Juan izan da eta laugarren Pedreña. Urdaibaik estropada kasakarra egin du eta bosgarren izan da.
Ikurriñako sailkapen orokorrean, Hondarribiak bigarren postua lortu du Bermeoko ontzia gaindituta. Laugarren San Juan izan da.
San Miguel ligako sailkapen orokorrean Kaiku sendo jarraitzen du 124 punturekin. Urdaibai 12 puntura jarri da bigarren eta Hondarribia hirugarren 108 punturekin.
2. jardunaldia:
1 Kaiku Ambilamp 19:15,54 12 puntu
2 Hondarribia Orsa 19:19,54 11
3 San Juan Iberdrola 19:25,98 10
4 Pedreña 19:33,68 9
5 Urdaibai Umpro Avia 19:36,12 8
6 Astillero 19:36,80 7
7 Tiran Pereira 19:38,36 6
8 Castro 19:41,56 5
9 Zumaia Altuna y Uria 19:49,26 4
10 San Pedro Ecolmare 19:51,00 3
11 Orio Amenabar 19:51,08 2
12 Camargo 19:51,82 1
Sailkapen nagusia:
1 Kaiku Ambilamp 124 puntu
2 Urdaibai Umpro Avia 112
3 Hondarribia Orsa 108
4 San Juan Iberdrola 103
5 Astillero 96
6 Pedreña 93
7 Tiran Pereira 83
8 Castro 52
9 San Pedro Ecolmare 52
10 Zumaia Altuna y Uria 48
11 Orio Amenabar 36
12 Camargo 28