Arrauna
TKE
San Miguel Liga: Hondarribia eta Pasai Donibane, asteburuko hitzorduak
Erredakzioa
Larunbatean 18:00etan Hondarribiko XXIV Ikurriña egongo da jokoan eta igandean 12:00etan hasiko da II. Bandera Iberdrola saria.
-
Kaiku da sailkapen nagusiko liderra 124 punturekin. Argazkia: EITB
San Miguel TKE Ligak zita bikoitza du asteburu honetan ere. Denboraldiko 15. eta 16. estropadak burutuko dira. Larunbatean jokoan egongo da Hondarribiko XXIV. Ikurriña 18:00etan hasita eta igandean Pasai Donibanen burutuko da II. Bandera Iberdrola saria (12:00etan).
Kaiku dago sailkapen nagusiko lehen postuan 124 punturekin eta 12 puntuko abantaila dute bigarren sailkatua den Urdaibairekiko (112 puntu). Hirugarren postuan dago Hondarribia 108 punturekin.
KAE-1 eta KAE-2 Ligak
KAE-1 Ligak ere hitzordu bikoitza izango du asteburu honetan. Igandean 19:45ean hasita Bandera XXXIV Villa de Bilbao izando da jokoan eta igandean XVI Regata Promoción burutuko da Hondarribian arratsaldeko 17:00etan.
Hitzordu bakarra izango du, ordea, KAE-2 Ligak. Igandean 12:00etan la XVIII Bandera Ria del Ason burutuko da Colindresen (Cantabria).