Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Donostia

Kontxako Bandera 2011: Parekotasuna nagusi, baina ezustekorik ez

Erredakzioa

Astillero, Kaiku, Tiran, Hondarribia, Urdaibai, San Juan eta Pedreña sailkatu dira Donostiako Bandera jokatzeko. Oso denbora gutxian sartu dira ontzi asko.

  • Argazkia: EFE

Ez da ezustekorik izan Kontxako Banderako sailkatze estropadan, eta San Miguel ligako lehen zazpi sailkatuak ariko dira hurrengo bi igandeetan Donostiarrarekin batera Donostiako uretan: Astillero, Kaiku, Tiran, Hondarribia, Urdaibai, San Juan eta Pedreña.

Lehenengo hiru sailkatuak (Astillero, Kaiku eta Tiran) segundo berean helmugaratu dira. San Pedro zortzigarren izan da berriro, Pedreña zazpigarren sailkatuarengandik bi segundo eskasera.

Igandeko txandak

Lehenengo txandan Kaiku, Urdaibai, Donostiarra eta Pedreña eta ariko dira.

Bigarrenean Tiran, Hondarribia, Astillero eta San Juan.

Denborak

1 Astillero - 19:19:28
2 Kaiku  -  28 ehunekora
3 Tirán  - 48 ehunekora
4 Hondarribia  - 3 segundora
5 Urdaibai  - a 4 segundora
6 San Juan - a 7 segundora 
7 Pedreña - 11 segundora


  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena