Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Lehen jardunaldian

Kontxako Bandera 2011: Urdaibai, jaun eta jabe

Erredakzioa

Bou Bizkaiak 33 segundoko aldea atera dio Kaiku bigarren sailkatuari. Baldintza kaskarretan aritu dira arraunlariak, bigarren txandan batez ere.

Urdaibaik irabazi du, nagusitasunez, Kontxako Banderaren lehen jardunaldia. Itsaso nahasian, Bermeokoek 33 segundoko aldea atera diote Kaiku bigarren sailkatuari. Pedreña hirugarren izan da 54 segundora eta Donostiarra laugarren 1:30era. Bou Bizkaiak eskura dauka Bandera.

Lehen txanda:
1-Urdaibai 21:29
2- Kaiku 00:33.58
3-Pedreña 00:54.70
4-Donostiarra 01:30.00

Baldintza are kaskarragoak izan dira bigarren txandan. Astillerok egin du denborarik onena baina Donostiarrak (azken sailkatua lehenengo txandan) baino ia minutu bat gehiago behar izan du.

Bigarren txanda:
1.- Astillero 23:51
2.- Hondarribia a 00:42.25
3.- San Juan a 00:42.40
4.- Tirán a 00:58.88

Gauzak horrela, Urdaibai, Kaiku, Pedreña eta Donostiarra traineruek osatuko dute ohorezko txanda hurrengo igandean.

Lehen jardunaldiko denborak:

1 BERMEO-URDAIBAI / UMPRO-ENEGAS-AVIA 21:29,86
2 KAIKU AMBILAMP 0:33,56
3 S. D. PEDREÑA 0:54,70
4 DONOSTIARRA 1:30,60
5 ASTILLERO 2:21,62
6 HONDARRIBI ORSA 3:03,74
7 SAN JUAN - IBERDROLA 2 3:04,16
8 TIRAN - PEREIRA / O PIRATA 3:20,52

Emakumezkoen proban, Zumaiak lortu du garaipena. Galizia izan da bigarren eta Getaria-Tolosa hirugarren.

Emakumezkoen lehen jardunaldia:

1 .- Zumaia 00:11.07
2.- Galizia 00:04.32
3.- Getaria-Tolosa 00:5.02
4.- Bizkaia 00:45.94