Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Eusko Label Liga

Oriok erdietsi du Getxoko Ikurriñako denborarik onena

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

Ohorezko txandan, traineru gipuzkoarrak estropada irabaztea lortu du Santurtziri gailenduz. Bizkaitarrek, ordea, Eusko Label Ligako lidertzaren jabe izaten jarraitzen dute.

  • Orioko trainerua, estropadan zehar. ETBko emanalditik ateratako irudia

    Orioko trainerua, estropadan zehar. ETBko emanalditik ateratako irudia

Traineru gipuzkoarrak Getxoko uretan jokatutako txapelketako denborarik onena erdietsi du, asteburuko aurreneko lehia bere eginez. Santurtzik bigarren egin du eta sendo jarraitzen du lidertzan, Donostiarrarekiko aldea handituz.

Ohorezko txanda zirragararia bizi izan dugu herri bizkaitarrean, parekatua izan baita oso. Printzipioz, Oriok, kalerik deserosoena izan du, zein eta lehena, eta esfortsu eta lan handiarekin zoria irauli du eta bera izan da azkarrena, estropada 19 minututan eta 42 segundotan burutuz.

Santurtzi eta Urdaibairekin bizi izandako lehia gogorra eta bizia izan da, traineru horiak ihesaldia jo duenean, biek ala biek estutzen aritu baitira. Azkenik, Santurtzik bigarren egin du bi segundotara eta Bermeok, hirugarren sei segundotara.

Donostiarrak ere lan ederra egin du sailkapen nagusiko laugarren postua eskuratuz eta Zierbena jaun eta jabe izan da bigarren txandan, Hondarribiarekiko gailenduz.

Bestalde, Zarautzek emaitza ederra erdietsi du aurreneko txandako denborarik onena eskuratuz eta sailkapenean zazpigarren izanik.