Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Eusko Label Liga

Lekittarra ez da Galizian lehiatuko, positibo bat atzeman ostean

eitb.eus

Taldekide guztiei PCR probak egin dizkiete, positibo gehiagorik ez dagoela ziurtatzeko, eta berrogeialdian egon beharko dira.

  • Lekittarra ontzia, Eusko Label Ligako estropada batean

    Lekittarra ontzia, Eusko Label Ligako estropada batean. Irudia: ETB.

Lekittarra Elecnor ontzia ez da Galiziara joango asteburu honetan jokatuko diren Areseko eta Boiroko estropadetan parte hartzera, COVID-19aren kasu positibo bat atzeman ostean.

Ondorioz, 11 traineru egongo dira, eta ez 12, Eusko Label Ligako denboraldi erregularrari amaiera emango dioten bi estropadetan.

Talde bizkaitarrak bere kirolari baten positiboaren berri eman dio Eusko Label Ligari. Kluben Elkartearen eta osasun agintarien protokoloak esandakoari jarraituz, taldeko gainontzeko kirolariak berrogeialdian egon beharko dira.

Arraunlari guztiek dagozkien PCR testak egin dituzte, taldean positibo gehiago ez daudela ziurtatzeko.

Horrela, eta 14 jardunaldi hauetan orain arte lortutako batez besteko puntuak kontuan hartuta, Lekittarrak 5 puntu lortuko ditu parte hartuko ez duen bi jardunaldietako bakoitzean.