Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Kontxako Bandera

Orio, Tolosaldea, A. Lagunak, Zumaia, Hondarribia, San Juan eta Hibaika, sailkatuta

Erredakzioa

Zazpi talde hauek lehiatuko dira Donostiarrarekin batera Kontxako Banderaren bi jardunaldietan, sailkatze estropadan txartela eskuratu ostean.

1:52
Orio

Orio, Tolosaldea, Arraun Lagunak, Zumaia, Hondarribia, San Juan eta Hibaika taldeek Kontxako Banderagatik lehiatzeko txartela eskuratu dute, asteazken honetan egin den sailkatze estropadan.

Ondorioz, zazpi talde hauek Donostiarrarekin batera ariko dira datozen bi asteburuetan, garaipena lortzeko borrokan. Antolatzailea denez, Donostiako taldea azken estropadetarako sailkatuta dago.

Sailkatze estropadan Orio izan da onena 11'08"ko marka eginda. Tolosaldeak ezustekoa eman du, eta bigarren izan da oriotarrek baino 9 segundo gehiagoko (11'17") markarekin. Arraun Lagunakek ere estropada bikaina egin du, eta hirugarren izan da 11'21"eko markarekin.

Laugarren amaitu du Zumaiak (11'28") eta bosgarren Hondarribiak (11'28") ia denbora bera eginda, baina Zumaiakoak 50 ehunen azkarragoak izan dira. Seigarren amaitu du San Juanek (11'33") eta zazpigarren izan da Hibaika (11'37"), azken txartela eskuratuta.

Kanpoan geratu da Ondarroa (11'44"), Hibaika baino sei segundo motelagoa izan delako. Kanpoan geratu direnean artean, Cabo (11'47") bederatzigarren izan da, Isuntza (11'58") hamargarren, Lutxana hamaikagarren (11'58") Isuntzak baino 62 ehunen gehiago behar izan dituelako, Tiran (12'02") izan da hamabigarren, eta hamahirugarren postua Chapelarentzat (12'19") izan da.

Kontxako Banderako sailkatze estropadako emaitzak:

1. Orio (11:08.82)

2. Tolosaldea + 8.82 segundo (11:17.64)

3. Arraun Lagunak +12.26 segundo (11:21.08)

4. Zumaia +19.34 segundo (11:28.16)

5. Hondarribia +19.90 segundo (11:28.72)

6. San Juan +24.82 segundo (11:33.64)

7. Hibaika +29.14 segundo (11:37.96)

----

8. Ondarroa +35.14 segundo (11:43.96)

9. Cabo +39.10 segundo (11:47.92)

10. Isuntza +49.30 segundo (11:58.12)

11. Lutxana +49.92 segundo (11:58.74)

12. Tiran +53.20 segundo (12:02.02)

13. Chapela +1:10.48 (12:19.30)