Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Kontxako Bandera

Arkote ez da sailkatze estropadan egongo, positibo baten eraginez

Erredakzioa

Klubak antolatzaileei jakinarazi dienez, kirolari batek positiboa eman du COVID-19agatik eta taldeak ezingo du sailkatze proban parte hartu.

Arkotek ez du Kontxako Banderako sailkatze estropadan parte hartuko, kirolari batek COVID-19agatik positibo eman baitu, eta taldeak koarentena bete beharko duelako. Hala jakinarazi du klubak asteazken honetan.

Plentziako (Bizkaia) taldeak asteazken arratsaldean jakinarazi die 2020ko Kontxako Banderaren antolatzaileei ezin dela ostegun honetako gizonezkoen mailako sailkatze estropadara joan, kirolarietako batek COVID-19agatik positibo eman baitu PCR proban.

Beraz, osteguneko sailkatze proban 24 talde ibiliko dira lehian, aurreikusita zeuden 25 taldeak baino.