Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

3 izan dira positiboak

Traineruen Kluben Elkarteak covid-19 aurkitzeko 970 proba egin ditu

Agentziak | Erredakzioa

Eusko Label eta Euskotren ligetako taldeen artean egin ditu ia mila proba horiek

  • 912 proba serologiko eta 58 PCR

    912 proba serologiko eta 58 PCR

Traineruen Kluben Elkartek (TKE) covid-19 gaitza antzemateko 970 proba egin ditu denboraldi honetan Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako taldeen artean.

Zehazki arraunlarien egoera ezagutzeko 912 proba serologiko eta 58 PCR egin dira, osasun agintarien jarraibideei jarraituz, eta PCR guztietatik hiru izan dira positiboak. Proba horiez gain, klubek test gehiago egin dituzte beren kontura, beharrezko ikusi duten neurrian.

TKEko iturriek nabarmendu dutenez, Eusko Label zein Euskotren ligak egin ahal izateko hartutako neurriak "benetako erronka" izan dira elkartearentzat, parte hartu duten klubentzat eta horiek osatzen dituzten arraunlarientzat.

Kutsatzea saihesteko hartutako neurrietako bat traineruen gunea isolatzea izan da, estropadaren aurretik eta ondoren ontziak eta kirolariak kokatzen baitira bertan. Bi lehiaketetako jardunaldi bakoitza hartzen duten udalek neurri horiek ezartzen lagundu dute, eta, kasu gehienetan, portuak, pasealekuak eta kai muturrak ixtea ekarri dute, kirolariak isolatzeko lan hori errazteko.

Protokoloak lan handia egin du kutsaduraren prebentzioan ere, eta ildo horretan, "parte hartu duten taldeek lan handia egin dute beren arraun klubetan, eta era guztietako neurriak hartu dituzte, hala nola tenperatura konstantea hartzea, materiala desinfektatzea eta maskarak uneoro erabiltzea".

Azkenik, protokoloaren hirugarren zutabea birusaren detekzioan oinarritu da. Denboraldian zehar, arraunlarien egoera ezagutzeko 912 proba serologiko egin dira, bai eta 58 PCR ere, beti osasun agintarien jarraibideei jarraituz. Egindako PCR guztietatik hiru izan dira positiboak. Proba horiez gain, klubek test gehiago egin dituzte beren kontura, beharrezko ikusi duten neurrian.