Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

82 urterekin

Xabier Lauzirika 'Estrobo' hil da

Erredakzioa

Arraunaren zalea zen eta hainbat hedabidetan kolaboratzaile gisa aritu zen. Kaikuren historiari buruzko liburua kaleratu zuen "Estrobok" joan den abuztuan.

Xabier Lauzirika, "Estrobo", hil egin da. Kirolaren eta, batez ere, arraunaren zalea zen eta 82 urterekin zendu da.

Osasun-sareko langilea zen baina, hainbat urtez, behar hori bestelako kolaborazio lanekin uztartu zuen. Hortaz, hainbat hedabidetan lan egin zuen kolaboratzaile gisa bere zaletasuna zenaz, alegia, arraunaz hitz egiten.

Azken lanen artean, Kaikuren historiari buruzko liburua kaleratu zuen "Estrobok" joan den abuztuan. Dolu eguna da gaur, beraz, arraunaren munduan.