Arrauna
Batzarra Oiartzunen
Javier Gonzalez, TKEko presidente berria
Erredakzioa
Portugaleteko presidenteak Piter Bravo ordezkatuko du TKEko presidente karguan.
Javier Gonzalez Portugaleteko Arraun Elkarteko presidentea da TKEko presidente berria. Gonzalez Oiartzunen egindako bileran hautatu dute.
Gonzalezek Piter Bravo ordezkatuko du. Zuzendaritza batzordea honakoa izango da: Francisco Garate (Astillero), idazkaria; Maria Isabel Diago (San Juan), diruzaina; eta Jose Manuel Sotelo (Tiran), batzordekia.
Aurten igoeta lortu duten Portugalete eta Zierbena bazkidetzat hartu dituzte eta Camargok eta Oriok, ordea, gaitasun hori galdu dute.