Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Uztailak 10

Donostiarra Bandera 2021: Estropada eremuaren nondik norakoak eta marearen iragarpena

EITB MEDIA

Euskotren eta Eusko Label Ligako jardunaldiak larunbatean jokatuko dira, eta ETBk eta eitb.eusek zuzenean emango dituzte 17:30etatik aurrera.

0:00
Donostiako estropada eremuko batimetria

Galizian jokatutako lehen bi jardunaldien ostean, Santurtzi iazko txapelduna da Eusko Label Ligako liderra, Cidade da Coruña Bandera irabazi ostean. Euskotren Ligan, berriz, Orio gailendu zen, baina Arraun Lagunak da lider sailkapen nagusian.

Estropada eremuaren datu teknikoak:

Donostiako estropada eremua ligako bihurrienetako da. Iraileko Kontxako estropadetan ez bezala, hiru ziaboga eman beharko dituzte traineruek, kai parea aterata.

Itsas hondoari dagokionez, barruko balizetan 10 metro inguruko hondoa dago. Kanpokoetan, itsaso zabalean, 33metro. Nahikoa hondo, beraz.

Punta parean bigarren eta hirugarren kaleek sakonera gehiago izango dute, 16 metro. Bazterreko kaleek, berriz, hondo gutxiago nabarmen: lehenengo kaleak 5 metro pasata, eta laugarrenak 7 metro baino gehixeago.

Aipagarria da, bestalde, Bantxa arroka gainean, laugarren kalearen bazterrean 6 metroko hondoa baino ez dagoela.

Mareak eta haizea

Mareari dagokionez, korronteak indar dezente izango du, 74ekoa baita koefizientea. Itsasgora 17:52an izango da, beraz, Euskotren ligako txanda bukatu ostean. Eusko Label ligako ontziek ura beherantz hasita jokatuko dute estropada.

Haizeak ipar-ekialdetik joko du, indar gutxirekin.

Olatuei dagokienez, hego-mendebaldeko hondoko itsasoa egongo da, metro azpiko olatuekin.