Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Eusko Label Liga

Lekittarra ez da Bilboko eta Santurtziko estropadetan izango, bi positiborengatik

EITB MEDIA

Launa puntu batuko ditu bi jardunaldoietan, orain arte ligan lortutako puntuen batez bestekoa kontuan hartuta.

  • Lekittarra ontzia.

    Lekittarra ontzia.Argazkia. Artxiboko irudia

Lekittarra Elecnor ontziak ez du arraunean egingo larunbat honetan jokatzekoa den XII. Bilboko Banderan ezta igandeko XLII. Santurtziko Ikurrinan, covid-19 kasu positibo bi antzeman baititu taldean.

Hala, Bizkaiko taldeak jakitera eman duenez, bi positibo antzeman ditu bere taldearen eta haren inguruan daudenen artean (arraunlari bat eta fisioterapeuta bat). Taldekideek konfinatuta egin behar dute Osakidetzako miaketa-unitateak haien egoera zehaztu arte, eta Osasun Ministerioak indarrean duen jarduera-protokoloan araututakoari jarraituz. Hori dela eta, taldekideak isolatuta egon beharko dute haien egoera zehaztu arte.

Horrenbestez, orain arte Eusko Label Ligan jokatu diren 8 jardunaldietan Lekittarrak lortu dituen puntuen batez bestekoa kontuan hartuta, bizkaitarrek launa puntu batuko dituzte bi jardunaldietan.