Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

19:30ean

Gauez burutuko den lehen estropada hartuko du Bilbok larunbat honetan

Erredakzioa

Erlojupeko modalitatean burutuko da eta oraindik konfirmatu gabe dago parte hartzaileen zenbakia.

  • Bilbon urtean zehar egiten den estropadetako bat. Argazkia: EITB

Bilbok gauez burtuko den lehen estropada antolatuko du datorren otsailaren 11n. Irteera 19:30ean izango da, Salveko zubian egongo da irteera puntua eta Euskaldunako kaian bukatuko da proba.

Proba astearte honetan aurkeztu da Bilboko Udaletxean eta Deustoko Arraun Elkarteak antolatzen du. Erlojupeko modalitatean burutuko da proba eta babeslea den elektrizitate enpresa arduratuko da behar den argia jartzen ibilbidean zehar.