Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Eusko Label Liga

Hondarribiak erakustaldia eman du etxean, eta beste bi puntu jan dizkio Santurtzi liderrari

EITB MEDIA

'Ama Guadalupekoa'k lau puntura du 'Sotera' sailkapen nagusian. Ohorezko txandan jaun eta jabe izan da, eta 13 segundo atera dizkie bizkaitarrei. Orio izan da bigarren, bigarren txanda irabazita.

1:20
Hondarribia

Hondarribiak bere bandera irabazi du igande honetan, 2015etik lortu ez duena. Gainera, Joseba Amunarrizen gizonek maila bikaina eman dute, eta beste bi puntu jan dizkiote Santurtziri ligako sailkapenean. Bizkaitarrek hirugarren amaitu dute, eta lider jarraitzen dute.

Lehen ziabogan hasi da Hondarribia aurkariekiko aldea zabaltzen. Azkar egin du maniobra, eta Santurtzi bost segundora eta Donostiarra zortzira utzi ditu. Estropada erdia hor irabazi dute.

Alde horrek gora egin du, Ama Guadalupekoak ez baitu erritmoa jaitsi. Oriok bigarren txandan egindako denbora (19:33) izan dute erreferentzia moduan denbora osoan, eta kronoak bero-bero ibili dira azken metroetan. Azkenenean, garaipena berdeek eraman dute, zortzi segundo gutxiago behar izan baitituzte.

Bigarren txandan, Orio jaun eta jabe izan da hasieratik. Txanda eta bandera bera irabaztera atera dira San Nikolas ontziko arraunlariak. Kontxarako sasoi betean daudela erakutsi nahi zuten, eta lehen bi txandetako denborarik onena egin dute.

Lehen txandan, eta jaitsiera ekiditeko lehian, ez da ezustekorik izan. Zarautzek azken tokian amaitu du,  eta, gauzak goitik behera aldatzen ez badira, datorren denboraldian bigarren mailan arituko da; izan ere, Tiran 12 puntura du jada sailkapenean.

Hondarribiko Bandera denborak

Hondarribiko Banderaren denborak

Eusko Label Ligako sailkapena

Eusko Label Ligako sailkapena