Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Ospakizuna egon zen

Omenaldia Santurtzin, Kontxako txapeldunei

EITB MEDIA

Ehunka zalek moreaz jantzi zuten Udaletxeko plaza historiako laugarren Kontxako Bandera ospatzeko.

6:20
'Sotera'k santurtziarren omenaldia jaso du udaletxeko balkoian

Igandean 2021eko Kontxako Bandera erabaki zen. Jardunaldi ikusgarria Donostian bizi izan zena eta gizonekoen kasuan estropada bikaina Santurtziren eta Hondarribiaren artean.

'Soterak' azken metro ikaragarriak egin zituen garaipena eskuratzeko eta zaleak berriro ere ospatu zuten garaipen bat Kontxan. Laugarren aldia izan da, aurretik 1977, 1979 eta 1985. urteetan lortu zituen, beraz, 36 urte igaro dira.

Iker Zabalak entrenatzen dituen mutilak arratsaldeko lehen orduan jaso zuten aurreneko omenaldia herriko arraun pabiloian. Bertan dozenaka pertsona bildu ziren arraunlariak txalotzeko.

Beranduago ehunka zale bildu ziren Udaletxeko plazan. Santurtzi taldeko kide guztiak balkoira atera eta Bandera zaleei eskaini zieten denon artean garaipen handia ospatzeko.

Santurtzik lehen jardunaldiko 1.74a irauli behar zuen eta bigarren egunean 2,22ko aldea erdietsi zuen Kontxa irabazteko.