Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Igoera lortu dute

Tolosaldea Euskotren Ligan arituko da; Getaria eta Kaiku, Eusko Label Ligan

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Gipuzkoarrak onenak izan dira asteburuko bi estropadetan. Gizonezkoetan Kaikuk irabazi du gaur Portugaleten eta Getariarekin batera erdietsi dute igoera.

Tolosaldeak, Kaikuk eta Getariak euren helburuak lortu dituzte

Tolosaldea (emakumezkoetan) eta Kaiku eta Getaria (gizonezkoetan) dira Euskotren eta Eusko Label ligetara igotzea lortu duten hiru ontziak, asteburu honetan Bermeoko eta Portugaleteko uretan jokatu diren play-offen ostean.

Horrela, larunbatean Bermeon jokatutako lehen jardunaldian egin bezala, Tolosaldeak, ETE Ligako txapeldunak, gainerako aurkari guztiak gainditu ditu bigarren jardunaldian ere: Hondarribia, Deustu eta Cabo da Cruz Galiziako txapelduna.

Erlojupeko eran lehiatutako igandeko estropadan, larunbatekoan baino estuxeago izan da lehia, Hondarribiari 3 segundo pasatxo baino ez baitizkio atera; 8, Deusturi eta 23 berriro ere oso urruti ibili den Cabori.

Gaur hirugarren postua lortu duen arren, Deustuk bigarren postuari eutsi dio, Hondarribiarekiko segundo bakar batengatik. Dena den, saririk gabeko postua izan da, igotzeko postu bakarra zegoelako.

Kaiku eta Getaria Eusko Label Ligara igo dira

Gizonezkoei dagokienez, Kaiku eta Getaria dira igoera lortu duten ontziak, eta, hala, bizkaitarrak ACTra itzuliko dira iaz maila galdu ostean. Sestaokoek igandeko estropada irabazi dute, Getariako Esperantza trainerua bigarren izanik, eta horri esker Samertolameu traineru galiziarrak gainditu dute sailkapeneko puntuetan.

Erlojuaren aurka jokatutako proban, Kaikuk 19 minutu 46 segundo 08 ehuneneko denborarekin irabazi du, Getariari 2 segundo baino gehiagoko aldea ateraz eta sei Samertolameuri. Tiranek eta Bueuk oso urrun bukatu dute, 14 eta 24 segundora, hurrenez hurren.

Horrela, KAE 1 Ligako bi ontziak igo dira Eusko Label Ligara; aitzitik, Galiziako Ligako bi traineruak, Samertolameu eta Bueu, euren ligan lehen eta bigarren izan direnak, esku-hutsik geratu dira.

EMAKUMEZKOAK

2021ko emakumezkoen Euskotren Ligara igoera horrela geratu da:

SAILKAPEN NAGUSIA

1- Tolosaldea: 8 puntu

2- Deustu: 5 puntu

3- Hondarribia: 5 puntu

4- Cabo da Cruz: 2 puntu

2. jardunaldiko denborak eta sailkapena (Portugalete)

1- Tolosaldea, 10:33, 4 puntu

2- Hondarribia, 10:36, 3 puntu

3- Deustu, 10:41, 2 puntu

4- Cabo da Cruz 10:56, puntu 1

1. jardunaldiko denborak eta sailkapena (Bermeo)

1- Tolosaldea: 11:38 (4 puntu)

2- Deustu: 11:49 (3 puntu)

3- Hondarribia: 11:56 (2 puntu)

4- Cabo da Cruz: 12:06 (Puntu 1)

GIZONEZKOAK

2021ko gizonezkoen Eusko Label Ligara igoera

Getaria

Getaria

SAILKAPEN NAGUSIA

1- Getaria: 9 puntu

2- Kaiku: 8 puntu

3- Samertoloameu: 7 puntu

4- Tirán: 4 puntu

5- Bueu: 2 puntu

2 jardunaldiko denborak eta sailkapena (Portugalete)

1- Kaiku, 19:46 (5 puntu)

2- Getaria, 19:48 (4 puntu)

3- Samertoloameu, 19:52 (3 puntu)

4- Tirán, 20:00 (2 puntu)

5- Bueu, 20:10  (puntu 1)

1. jardunaldiko denborak eta sailkapena (Bermeo)

1- Getaria 21:25 (5 puntu)

2- Samertoloameu 21:29 (4 puntu)

3- Kaiku 21:30 (3 puntu)

4- Bueu 21:44 (2 puntu)

5- Tirán 21:49 (Puntu 1)

Kaiku

Kaiku