Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Arrauna

ACTk lau estropadarekin zigortu du Jon Salsamendi

I. G. | EITB MEDIA

ACTko Diziplina Epaileak gaitasungabetu egin du eta ezin izango du lau estropadatan parte hartu Santurtziko XLII Ikurriñan izandako gertakariengatik.

  • Jon Salsamendi

    Jon Salsamendi. EITB Mediako bideo batetik ateratako irudia.

Jon Salsamendi Orioko entrenatzailea zigortzea erabaki du ACTko Diziplina Epaileak, Santurtziko XLII Ikurriña estropadan epaileak iraintzeagatik pasa den abuztuaren 1ean.

Lehian zehar, Orio Hondarribiaren atzean jartzen saiatu zen, kalearen ezaugarririk onenak aprobetxatzeko, baina epaileak ez zion utzi, Salsamendiren haserrea eraginez.

Hori dela eta, Salsamendik ezin izango du ACTk antolatutako lau estropadatan parte hartu.