Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

DENBORALDIAURREA

Zierbena eta Hibaika, garaile Portugaleten

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Bilboko itsasadarrak hartu du euskal uretan jokatu den arraun denboraldiaurreko lehen proba.

  • Zierbena eta Hibaika garaileen garaikurrekin

    Zierbena eta Hibaika garaileen garaikurrekin. Argazkia: EITBren bideo batetik hartutako irudia

Zierbenako tripulazioa, gizonezkoen kategorian, eta Hibaikakoa, emakumezkoetan, izan dira azkarrenak erlojuaren aurka lehiatu den Portugaleteko X. Jaitsieran. Guztira 46 traineruk hartu dute parte euskal uretan jokatu den arraun denboraldiaurreko lehendabiziko estropadan (beteranoen eta gazteen kategoriak kontuan izanda) horietatik 6 Eusko Label Ligakoak izanik.

Hala, gizonezkoetan, Zierbenaren B ontzia nagusitu da 5.500 metroko eremuan. Zortzi hamarren atera dizkio Donostiarra A traineruari eta 13 segundo Ondarroari. Ondoren, honako hauek sailkatu dira: A continuación de clasificaron Isuntza, Zierbena A, Arkote, Getaria, Donostiarra B, Deusto, Kaiku A, Zumaia, Busturialdea, Hondarribia, Hibaika, Castreña, Portugalete, Kaiku B, Mutriku eta Colindres.

Emakumezkoen proban (4.000 metro), berriz, Hibaikak ia bi segundoan gainditu du Deusto A, eta lau segundoan Ondarroa. Hondarribiak, Castreñak, Isuntzak, Hernanik, Portugaletek, Deustu Bk, Mundakak eta Malagako Mediterraneoak osatu dute sailkapena.

SAILKAPENAK:

Gizonezkoetan:

1 - Zierbena B (18:24,4)

2 - Donostiarra A (18:25,2)

3 - Ondarroa (18:38,0)

4 - Isuntza (18:57,3)

5 - Zierbena A (19:00,1)

6 - Arkote (19:03,7)

7 - Getaria (19:07,6)

8 - Donostiarra B (19:07,7)

9 - Deusto (19:13,5)

10 - Kaiku A (19:21,7)

11 - Zumaia (19:23,2)

12 - Busturialdea (19:31,2)

13 - Hondarribia (19:31,6)

14 - Hibaika (19:33,7)

15 - Castreña (19:35,8)

16 - Portugalete (19:36,9)

17 - Kaiku B (19:37,2)

18 - Mutriku (19:41,1)

19 - Colindres (21:04,0)

--------------------------

Emakumezkoetan:

1 - Hibaika (13:54,9)

2 - Deusto A (13:56,5)

3 - Ondarroa (13:58,8)

4 - Hondarribia (14:02,2)

5 - Castreña (14:23,3)

6 - Isuntza (14:25,3)

7 - Hernani (14:32,6)

8 - Portugalete (14:38,6)

9 - Deusto B (14:44,8)

10 - Mundaka (14:59,7)

11 - R.C. Mediterraneo (17:11,8)