Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

BIGARREN MAILA

Asteburu honetan hasiko da arraun denboraldia Pasaian

Agentziak | EITB Media

Gizonezkoen KAE 1 eta emakumezkoen ETE ligetako lehen estropadak jokatuko dira igande honetan.

  • Igande honetan arraun denboraldia hasiko da. Argazkia: EFE.

    Igande honetan arraun denboraldia hasiko da. Argazkia: EFE.

Igande honetan, Pasaian, arraun denboraldia itzuliko da. ETB1ek KAE 1 eta ETE ligetako estropadak zuzenean eskainiko ditu.

Hernaniko 1. Bandera 11:30ean hasiko da. Jardunaldiko lehen estropada izango da, eta 9 arraunontzik hartuko dute parte, iaz baino bi gutxiago.  

Euskotren ligatik jaitsi zen Hondarribia, Portugalete eta Hernani izango dira denboraldi honetako berriak. Bestalde, Deustok, Ondarroak, Castreñak, Hibaikak, Zarautzek eta Zumaiak ETE ligan jarraitzen dute. Isuntza, Lutxana, San Juan, Lapurdi, eta lehen mailara igo zen Tolosaldea izango dira baja.

Gero, 12:15ean, XXII. Kepa Deun Arrantzaleen Kofradia Ikurriña hasiko da, 12 arraunontzirekin. Lehen mailatik jaitsi zen Zarautz, eta ARC 2 ligatik igo ziren Busturialdea eta Hondarribia B dira nobedadeak.

Kaiku eta Getaria Eusko Label ligara igo ziren, eta Lapurdik eta Astillerok galdu zuten maila. Denboraldi honetan Arkote, Deusto, Camargo, Castro, Pedreña, San Juan, San Pedro eta Zumaia izango dira aurreko denboraldian bezala.

Beste ligei dagokienez, KAE 2 liga ekainaren 25ean hasiko da Donibane Lohizunen, eta lehen mailako Eusko Label eta Euskotren ligak uztailaren 2an hasiko dira Bilbon.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena