Arrauna
Irailean jokatzen dira
12 klubek Eusko Label Ligako playoffetarako beharrezko dokumentazioa aurkeztu dute
EITB MEDIA
Dokumentazioa aurkeztea derrigorrezko izapidea da, baina parte-hartzeko eskubidea kirol emaitzen arabera bakarrik lortuko dute.
-
Eusko Label Ligako estropada bat. Argazkia: Efe.
Eusko Label Liga hasteko bi hilabete baino gutxiago falta direnean, 12 taldek irailean jokatuko diren Eusko Label Ligara igotzeko playoffetan parte hartu ahal izateko lehen izapidea bete dute: eskatutako dokumentazioa aurkeztua. ARC eta ALN ligetatik
datozen klubek aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren, ACTko Zuzendaritza Batzordeak 12 klubek egindako eskaerak onartu ditu. Orain, hautagaiek kirolemaitzen bidez lortui beharko dute igoera playoff horietan sartzea. Honako aukek dira:
- Arkote Arraun Taldea
- Club de Mar De Castropol
- Club de Remo Ares
- Club de Remo Chapela
- Club do Mar Bueu
- Deustuko Arraun Taldea
- Larraun Kosta A.K.
- Pasai Donibane Koxtape A.E.
- S.D. Remo Pedreña
- Sanpedrotarra A.E.
- Zarautz Arraun Elkartea
- Zumaiako Telmo Deun A.K.E