Arrauna
San Miguel Liga
Galizian asteburu honetako estropada biak
Erredakzioa
Euskadi Saboreala Bandera jokatuko da O Groven larunbatean (18:00etan), eta igandean Concello de Moaña - II GP Fandicosta Bandeiraren txanda izango, 12:00etatik aurrera.
-
Hondarribia eta Kaiku. Argazkia: EFE
Galizian jokatuko dira San Miguel Ligako estropada biak asteburu honetan. Larunbatean Euskadi Saboreala Bandera jokatuko da O Groven (Pontevedra) eta igandean Moañak hartuko du Concello de Moaña - II GP Fandicosta Bandeira.
Larunbateko proba, denboraldiko bosgarrena, 18:00etan hasiko da eta igandeko hitzordua 12:00etatik aurrera izango da. Hondarribia, 45 punturekin, dago sailkapen nagusiaren buruan. Kaiku da bigarren 43rekin eta Tiran hirugarren 36rekin.
Sailkapen nagusia:
1 Hondarribia Orsa 45
2 Kaiku Ambilamp 43
3 Tiran Pereira 36
4 Urdaibai Umpro Avia 34
5 San Juan Iberdrola 34
6 San Pedro Ecolmare 27
7 Astillero 21
8 Pedreña 18
9 Castro 17
10 Portugalete Eulen 17
11 Zumaia Altuna y Uria 15
12 Zierbena Bahías Bizkaia 5