Arrauna
San Miguel Liga
Urdaibaik irabazi du Bandera, eta Hondarribia lidergoan da berriro ere
Erredakzioa
Bou Bizkaia nagusitu da, Moañako uretan, Hondarribia eta Castro traineruen aurretik. Hondarribiak lidergoa berreskuratu du.
Urdaibaik denboraldiko bere aurreneko garaipena eskuratu du, Concello de Moaña - II GP Fandicosta Banderan nagusituta, Hondarribia eta Castro traineruen aurretik.
Bou Bizkaiak 19:19:40ko denbora egin du. Hondarribiak 19:23,90ekoa behar izan du eta Castrok 19:27,68.
Hondarribiak San Miguel Ligako lidergoa berreskuratu du Moañan lortutako bigarren postuari esker. Gipuzkoako traineruak 65 puntu ditu, seigarren sailkatu den Kaikuk baino hiru gehiago (62). Hirugarren postuan Urdaibai dago, 56rekin.
Hurrengo asteburuan Ribamontan al Mar - GP Dynasol eta Autoridad Portuaria de Pasaia Banderak jokatuko dira.
Banderaren sailkapena:
1 Urdaibai Umpro Avia 19:19,40 12
2 Hondarribia Orsa 19:23,90 11
3 Castro 19:27,68 10
4 San Pedro Ecolmare 19:28,68 9
5 Tiran Pereira 19:29,12 8
6 Kaiku Ambilamp 19:34,44 7
7 Portugalete Eulen 19:36,74 6
8 San Juan Iberdrola 19:42,96 5
9 Zumaia Altuna eta Uria 19:43,66 4
10 Zierbena Bahias Bizkaia 19:45,22 3
11 Astillero 19:46,44 2
12 Pedreña 19:57,78 1
Sailkapen nagusia:
1 Hondarribia Orsa 65
2 Kaiku Ambilamp 62
3 Urdaibai Umpro Avia 56
4 Tiran Pereira 52
5 San Juan Iberdrola 50
6 San Pedro Ecolmare 42
7 Castro 31
8 Astillero 28
9 Portugalete Eulen 26
10 Pedreña 26
11 Zumaia Altuna eta Uria 20
12 Zierbena Bahias Bizkaia 10