Arrauna
San Miguel Liga
Hondarribiak Pasaian irabazi eta lidergoari eutsi dio
Erredakzioa
Gipuzkoako traineruak Pasaiako Bandera Kaikuren eta San Juanen aurretik irabazi du. Sailkapen nagusian Hondarribiak, San Miguel Ligako liderrak, bi puntuko aldea du.
Hondarribiak Pasaiako Bandera irabazi du, eta San Miguel Ligako lidergoari eusti dio. Mikel Orbañanosen mutilek Pasaian erakustaldia eman dute, eta garaipena lortzeko azkenengo luzean Kaiku aurreratzea lortu dute. Ziabogak erabakigarriak izan dira, eta Hondarribiak azkenengo maniobra ederki burutu du. Sestaoko trainerua bigarren izan da, eta San Juan hirugarren.
San Juanek bigarren txanda irabazi du, eta arrosek marka polita lortu dute. Ohorezko txandako ontziek San Juanen denbora gainditzea izan dute helburu, baina soilik Hondarribiak eta Kaikuk lortu dute. Jose Luis Kortaren taldeak 3 segundoko zigorra jaso du, 2 abisu jaso ostean.
Sailkapen nagusian ‘Ama Guadalupekoa’ ontziak Kaikurekin aldea bi puntura handitu egin du. Zierbenak, 12 punturekin, sailkapeneko azkenengo postuan jarraitzen du.
Pasaiako Bandera:
1 Hondarribia Orsa 19:47,90 12 puntu
2 Kaiku Ambilamp 19:57,86 11
3 San Juan Iberdrola 19:59,56 10
4 Urdaibai Umpro Avia 20:01,10 9
5 San Pedro Ecolmare 20:06,74 8
6 Tiran Pereira 20:15,62 7
7 Pedreña 20:20,18 6
8 Portugalete Eulen 20:21,72 5
9 Zumaia Altuna y Uria 20:21,86 4
10 Castro 20:23,82 3
11 Astillero 20:37,36 2
12 Zierbena Bahias Bizkaia 20:59,10 1
Sailkapen nagusia:
1 Hondarribia Orsa 87 puntu
2 Kaiku Ambilamp 85
3 Urdaibai Umpro Avia 76
4 San Juan Iberdrola 68
5 Tiran Pereira 66
6 San Pedro Ecolmare 59
7 Castro 39
8 Astillero 36
9 Pedreña 36
10 Portugalete Eulen 33
11 Zumaia Altuna y Uria 27
12 Zierbena Bahias Bizkaia 12