Arrauna
ERLOJUPEKOA
2023ko Kontxako Banderaren gizonezkoen sailkatze-estropadaren irteera-ordena
EITB MEDIA
Irteera hartzen lehena Zarautz izango da, eta Getariak itxiko du estropada.
-
Donostiarra, Urdaibai, Ondarroa eta Zierbena, 2022ko Kontxako Banderan. EFE
Ostegun goizean zozkatu da gaur arratsaldean erlojupeko modalitatean jokatuko den Kontxako Banderaren gizonezkoen sailkatze-estropadaren irteera-ordena.
Zozketaren emaitzaren arabera, Zarautz izango da lehena lehiatzen, eta Hibaika ontzia izango da A multzoko azken trainerua. Ondoren, ustez ontzi indartsuenen ostean, B multzokoen txanda izango da, eta bertan Santurtzik ekingo dio guztien aurretik. Getariak erlojuaren aurkako borroka amaitzen duenean amaituko da estropada.
Emanaldia zuzenean ikusi ahal izango da ETB1en eta eitb.eus-en, 17:45etik aurrera. Horrez gain, 19:10ean, 1. jardunaldiko txanden zozketa ere ikusi ahal izango da eitb.eus-en.
Donostiarra dagoeneko sailkatuta dago hiriko talde ofiziala delako, eta gainerako zazpi sailkatuak gaur arratsaldeko sailkatze-estropadan erabakiko dira. Eusko Label Ligako ontziak dira hori lortzeko faborito nagusiak, azken bi hilabeteotan lehian erakutsitako erregulartasunari eusten badiote: Bermeo, Hondarribia, Zierbena, Orio eta Getaria.
Jokoan dauden beste bi tokiak nork beteko dituen jakitea zailagoa da, lehia sutsuagoa izango baita. Cabo eta Lekittarra ez ezik, Kaikuk ere baditu aukerak. Bigarren mailako taldeak ere kontuan izan beharko dira; izan ere, San Pedro, Lapurdi eta Arkote indartsu eta animatuta iritsi dira, eta ezin da baztertu horietakoren bat igandeko hitzordu nagusirako sailkatzea.
SAILKATZE-ESTROPADAREN ORDENA:
A Taldea
1. Zarautz
2. Zumaia
3. Lapurdi
4. Tiran
5. San Juan
6. Bueu
7. Arkote
8. Sanpedrotarra
9. Busturialdea
10. Mutriku
11. Deustu
12. Hibaika
B Taldea
13. Sotera Santurtzi
14. Orio
15. Zierbena
16. Urdaibai
17. Ares
18. Lekittarra
19. Kaiku
20. Meira
21. Ondarroa
22. Cabo
23. Hondarribia
24. Getaria