Arrauna
Uztailak 28 eta 29
Pasaia eta Getxo, San Miguel Ligako asteburuko bi estropadak
Erredakzioa
Hondarribiak lidergoari eutsi nahi dio, baina Kaiku, Bizkaiko Traineru Txapelketa irabazita, bi estropadetara indartsu helduko da.
-
Tiran. Argazkia: EFE
Hondarribia eta Kaiku asteburuan garaipenak lortzeko faborito nagusiak dira, baina San Juanek eta Urdaibaik banderak lortzeko borrokan egon nahi dutela argi utzi dute. ‘Ama Guadalupekoa’ ontziak sailkapen nagusian bi puntuko aldea izaten jarraitzen du. Kaikuk lidergoa berreskuratzeko ahalegina egingo du, eta Jose Luis Kortaren mutilak, Bizkaiko Traineru Txapelketa irabazita, moralez gainezka helduko dira.
Larunbatean estropada Pasaian izango da, eta San Juanek, estropadako antolatzaileak, zaleen aurrean bandera lortzeko ezustekoa ematea bilatuko du. Igandean San Miguel Liga Bizkaiko uretara itzuliko da, estropada Getxon izango baita.
San Miguel Ligako sailkapena:
1 Hondarribia Orsa 87 puntu
2 Kaiku Ambilamp 85
3 Urdaibai Umpro Avia 76
4 San Juan Iberdrola 68
5 Tiran Pereira 66
6 San Pedro Ecolmare 59
7 Castro 39
8 Astillero 36
9 Pedreña 36
10 Portugalete Eulen 33
11 Zumaia Altuna y Uria 27
12 Zierbena Bahias Bizkaia 12