Arrauna
San Miguel Liga
Kaikuk aurrerapausoa eman eta Zumaiako Ikurrina irabazi du
Erredakzioa
Nahiz eta bigarren txandatik abiatu Bizkaitarra ontziak denborarik onena lortu eta larunbateko estropada kaskarra atzean utzi du.
Kaikuk zalantza guztiak argitu eta gauzak bere lekuan jarri ditu atzo Hondarribian hondoratu eta gero. Zumaiako ikurrina aise irabazi dute bizkaitarrek gaur, eta sailkapen nagusian bi puntuko aldea dute orain.
Ohiz kanpoko ikurrina izan da traineru liderra ohorezko txandatik kanpo arraunean ikustea normala ez delako, baina Kaiku bezperan bosgarren sailkatu zen eta horrek bigarren txandan aritzera behartu du.
Sestaoko ontziak ez du aurkaririk izan bigarren txanda horretan eta nagusi izan da. Castrori 18 segundo sartu dizkio eta ia minutu bat San Juani.
Ohorezko txanda oso polita izan da. Urdaibaik, San Pedrok, Hondarribiak eta Tiranek lehia estua izan dute lehen erdian. Aurreneko ziabogan bi segundoren tartean egin dute lau ontziek itsasoa bare-bare zegoela aprobetxatuta.
Zumaiako Ikurrinaren sailkapena:
1.- Kaiku 19:57,68
2.- Hondarribia 7,28
3.- San Pedro 11,94
4.- Urdaibai 14,40
5.- Tiran 15,40
6.- Castro 18,24
7.- Astillero 26,30
8.- Pedreña 34,18
9.- Portugalete 35,18
10.- Zumaia 40,56
11.- San Juan 47,56
12.- Zierbena 54,06
San Miguel Ligako sailkapena:
1 Kaiku Ambilamp 129
2 Hondarribia Orsa 127
3 Urdaibai Umpro Avia 113
4 Tiran Pereira 107
5 San Pedro Ecolmare 94
6 San Juan Iberdrola 92
7 Castro 60
8 Portugalete Eulen 54
9 Astillero 50
10 Pedreña 50
11 Zumaia Altuna y Uria 43
12 Zierbena Bahias Bizkaia 17