Arrauna
Kolpea Ligari
Kaikuk Zarauzko Bandera irabazi du beste erakustaldi bat emanda
Erredakzioa
'Bizkaitarra' jaun eta jabe izan da bi jardunaldietan, eta merezitako garaipena lortu du. Hondarribiak bederatzigarren postuan amaitu du estropada, eta sestaoarrengandik hamaika puntura dago orain.
Kaikuk irabazi du Zarauzko XXXV. Bandera, bi jardunaldietan jaun eta jabe izanda. Larunbatean bideratu zuten garaipena Sestaokoek bigarren izan zen Hondarribiari bederatzi segundo aterata.
Bigarren jardunaldian, kale egin du Hondarribiak. San Pedro bigarren izan da, eta Urdaibai hirugarren. Hondarribia bederatzigarren izan da estropadan, eta ondorioz, zortzi puntu sartu dizkio Kaikuk. Sestaoarrek Hondarribiarekiko hamaika puntuko errenta hartu dute San Miguel Ligan.
Bigarren jardunaldiko sailkapena:
1 Kaiku Ambilamp 20:01,38
2 San Pedro Ecolmare 20:07,92
3 San Juan Iberdrola 20:10,66
4 Tiran Pereira 20:12,96
5 Urdaibai Umpro Avia 20:14,10
6 Astillero 20:15,50
7 Castro 20:17,32
8 Zierbena Bahías Bizkaia 20:18,38
9 Hondarribia Orsa 20:22,68
10 Pedreña 20:29,58
11 Zumaia Altuna y Uria 20:31,04
12 Portugalete Eulen 20:33,98
Lehen jardunaldiko sailkapena:
1 Kaiku Ambilamp 19:31,04
2 Hondarribia Orsa 19:40,34
3 Urdaibai Umpro Avia 19:58,82
4 San Pedro Ecolmare 20:03,30
5 Tirán Pereira 20:07,48
6 San Juan Iberdrola 20:16,26
7 Portugalete Eulen 20:20,20
8 Astillero 20:25,98
9 Castro 20:28,24
10 Zierbena Bahías Bizkaia 20:34,70
11 Pedreña 20:41,56
12 Zumaia Altuna y Uria 21:00,26
Sailkapen nagusia:
1 Kaiku Ambilamp 153 puntu
2 Hondarribia Orsa 142
3 Urdaibai Umpro Avia 131
4 Tiran Pereira 124
5 San Pedro Ecolmare 114
6 San Juan Iberdrola 109
7 Castro 70
8 Astillero 62
9 Portugalete Eulen 61
10 Pedreña 55
11 Zumaia Altuna y Uria 46
12 Zierbena Bahias Bizkaia 25